egun produktiboa, eta mugitua. bizpahiru abesti nahasteko aukera izan dugu gaur.
goizean beti bezala josemak aurreko eguneko lanari errepasoa egin die "belarri freskoagoekin", eta arratsaldean "autobus" bukatutzat emateaz gain (vocoder vs. flanger), "mh"-ri hasiera eman diogu.
aurretik baina patxi gaztelumendi lagunaren bisita izan dugu. berak bertan ere aspaldi ikusi gabeko lagunak ikusi eta agurtzeko aukera izan du, gure abesti pare bat entzuteaz gain.
ramoncin handiaren izena ere aipatu da, handietan handiena dudarik gabe. lentejuelen disdirak itsututako beste bat. gu ere norabide horretan goaz, eta zorte pixka batekin berak bezala sudurra operatzeko aukera izango dugu. biba gu!
"mh"-ri buelta pare bat eman dizkiogu, oinarritzat aurrekoena mantenduz, eta ahotsean adibidez efektu ezberdinekin jokatuz. ondoren "fnm"-rekin hasi gara. hasi eta bukatu. oinarri sendodun kantu hau aurrekoen nahasketara ere egokitzen da, emaitza indartsua lortuz.
autora joan eta "audizioa" egin ostean konforme geratu gara.
hurrengoa "helmet"-en txanda izan da, abesti kuriosoa da, dinamikoa. honetarako aspaldi buruan geneukan errekurtso bat erabiltzeko proposamena egin dugu. iban shaker-a grabatzen ipini dugu (ordu batzuk leheneago eduki duen azterketaren tensioa kanporatzeko-edo), ekarpen sotila...abestia nahastu eta prest utzi dugu.
ondoren, diskoaren ekoizpen prozesua oraindik amaitu ez dela ospatzeko, otxandiora joan gara, korostondo jatetxera. josema gipuzkoatik arabara, eta arabatik bizkaiara minutu gutxiren buruan eraman (eta bildurtu) ostean, dima bide alde horretara iritsi gara.
hortik aurrerako guztia beharbada ez da blog honetan kontatzeko modukoa, bufalo eta krokodiloek ez daukate errurik...
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment