diskaren grabaketa bukatzeaz bat, gosetarrak (gure teknikaria ere baden josema barne), japon aldera joan ziren 5 kontzertutako bira txiki bat egitera. bi aste inguru pasatu dira gure azkenengo grabaketa saiotik, eta orain estudiora itzuli gara grabatutakoa nahastera, diskaren estudio lanen bigarren fasera. hau etxean egiten ari gara, arrasaten, shot! estudioan.
josemak japoniara egindako bidaiaren hegazkin ordu amaitezinak, grabatutakoa garbitzeko eta txukuntzeko du, beraz lanaren zati bat aurreratuta ekarri du.
arratsaldeko 4retan gerturatu gara shot!-era eta tinbrea zortzi aldiz jo ostean (japoniatik itzuli ez direnaren susmoa ere eduki dugu), iñaki eta josema estudioan lehenengo abestia entzuten aurkitu ditugu. japoniako bidaiaren nondik norakoak kontatu ostean, lanean hasi gara, josemak ekarritako aurrenahasketari bueltak emanez.
kitarra igo/jeitsi, baxua igo/jeitsi, ahotsa igo/jeitsi...(eta honela infiniturarte). baina ez, prozesua ez da uste bezain astuna izan (beharbada soinuaren garbitasunari esker).
"arctic monkeys" bezala ezagututako lehen kantu hau motza eta bapatekoa da, nahasteko konplikazio askorik ez daukana. nahasketa bakoitzarekin cd bana grabatu eta kotxera joan gara, emaitzarentzat beste erreferentzia bat edukitzeko asmoarekin. konparatzeko-edo, nazioarteko beste diskaren batekin konparatu ostean, eta "déjà vu" momenturen batzuk bizi ostean (salatzen dut!/dugu!), amaitutzat eman diogu lehenengo nahasketa saioari. motza baina emankorra izan da, esan bezala eta beharbada, abestiaren bapatekotasunari esker.
bihar gehiago!

No comments:
Post a Comment