2009/11/13

2009-XI-12: ramoncin, shaker, korostondo...

egun produktiboa, eta mugitua. bizpahiru abesti nahasteko aukera izan dugu gaur.
goizean beti bezala josemak aurreko eguneko lanari errepasoa egin die "belarri freskoagoekin", eta arratsaldean "autobus" bukatutzat emateaz gain (vocoder vs. flanger), "mh"-ri hasiera eman diogu.
aurretik baina patxi gaztelumendi lagunaren bisita izan dugu. berak bertan ere aspaldi ikusi gabeko lagunak ikusi eta agurtzeko aukera izan du, gure abesti pare bat entzuteaz gain.
ramoncin handiaren izena ere aipatu da, handietan handiena dudarik gabe. lentejuelen disdirak itsututako beste bat. gu ere norabide horretan goaz, eta zorte pixka batekin berak bezala sudurra operatzeko aukera izango dugu. biba gu!

"mh"-ri buelta pare bat eman dizkiogu, oinarritzat aurrekoena mantenduz, eta ahotsean adibidez efektu ezberdinekin jokatuz. ondoren "fnm"-rekin hasi gara. hasi eta bukatu. oinarri sendodun kantu hau aurrekoen nahasketara ere egokitzen da, emaitza indartsua lortuz.
autora joan eta "audizioa" egin ostean konforme geratu gara.

hurrengoa "helmet"-en txanda izan da, abesti kuriosoa da, dinamikoa. honetarako aspaldi buruan geneukan errekurtso bat erabiltzeko proposamena egin dugu. iban shaker-a grabatzen ipini dugu (ordu batzuk leheneago eduki duen azterketaren tensioa kanporatzeko-edo), ekarpen sotila...abestia nahastu eta prest utzi dugu.

ondoren, diskoaren ekoizpen prozesua oraindik amaitu ez dela ospatzeko, otxandiora joan gara, korostondo jatetxera. josema gipuzkoatik arabara, eta arabatik bizkaiara minutu gutxiren buruan eraman (eta bildurtu) ostean, dima bide alde horretara iritsi gara.
hortik aurrerako guztia beharbada ez da blog honetan kontatzeko modukoa, bufalo eta krokodiloek ez daukate errurik...

2009/11/11

2009-XI-11: don sifon

bigarren nahasketa eguna. atzo gauza bakoitza igo eta jeistearekin, guztia pixkat lekuz kanpo geratu zela iruditu zitzaigun gauean etxean egindako entzunaldietan. eta gaur goizean josemak guztiari beste buelta bat eman dio emaitza hobea lortuz. honetaz gain "bad brains" abestia prestatzeari ere ekin dio, eta eguerdian estudiora heldu garenena, "arctic monkeys"-en bertsio berria, eta "bad brains" entzuteko aukera izan dugu.
lehenari erabateko onespena eman diogu, indartsua dela, eta gauza bakoitzak bere lekua hartu duela iruditu zaigu.

bigarren kantuaren hainbat entzunaldi egin ostean, aurrekoaren oinarria mantenduz baina ñabardurei dagozkien ikutu ezberdinak emanez, abesti hau ere txukun geratu zaigula iruditzen zaigu.


gauzak honela, hirugarren abesti bat nahasteari ekin diogu, "dut". aurrekoekin alderatuz, ñabarduretan baino, atmosfera osoan ezberdina den kantu bat da. momentu biziak eta lasaiak tartekatzen ditu, eta nahasterako orduan planteamendua pixkat ezberdina da, nahiz eta oinarriaren soinuak antzekoa izaten jarraitzen duen.
abesti honi ere entzunaldi ugari, eta aldaketa batzuk egin ostean, gaurkoa amaitutzat eman dugu.

bukatu baino lehen aipatzea gaurko izenburua beste batzutan bezala gaurko meriendaren islada dela. zubiateren bazkari meriendaz gain, elementu oso frikiak dastatzeko aukera izan dugu...

2009/11/10

2009-XI-10: nahasketen lehen eguna

denbora dexente pasatu da blog hau azkenengoz eguneratu genuenetik.
diskaren grabaketa bukatzeaz bat, gosetarrak (gure teknikaria ere baden josema barne), japon aldera joan ziren 5 kontzertutako bira txiki bat egitera. bi aste inguru pasatu dira gure azkenengo grabaketa saiotik, eta orain estudiora itzuli gara grabatutakoa nahastera, diskaren estudio lanen bigarren fasera. hau etxean egiten ari gara, arrasaten, shot! estudioan.

josemak japoniara egindako bidaiaren hegazkin ordu amaitezinak, grabatutakoa garbitzeko eta txukuntzeko du, beraz lanaren zati bat aurreratuta ekarri du.
arratsaldeko 4retan gerturatu gara shot!-era eta tinbrea zortzi aldiz jo ostean (japoniatik itzuli ez direnaren susmoa ere eduki dugu), iñaki eta josema estudioan lehenengo abestia entzuten aurkitu ditugu. japoniako bidaiaren nondik norakoak kontatu ostean, lanean hasi gara, josemak ekarritako aurrenahasketari bueltak emanez.




lehenengo sentsazioa guztiak oso garbi sonatzen duela izan da. oiartzungo baserrian, kontrolatu ezin diren hainbat faktore daudela kontutan hartuta emaitza oso garbia dela esan daiteke.
kitarra igo/jeitsi, baxua igo/jeitsi, ahotsa igo/jeitsi...(eta honela infiniturarte). baina ez, prozesua ez da uste bezain astuna izan (beharbada soinuaren garbitasunari esker).
"arctic monkeys" bezala ezagututako lehen kantu hau motza eta bapatekoa da, nahasteko konplikazio askorik ez daukana. nahasketa bakoitzarekin cd bana grabatu eta kotxera joan gara, emaitzarentzat beste erreferentzia bat edukitzeko asmoarekin. konparatzeko-edo, nazioarteko beste diskaren batekin konparatu ostean, eta "déjà vu" momenturen batzuk bizi ostean (salatzen dut!/dugu!), amaitutzat eman diogu lehenengo nahasketa saioari. motza baina emankorra izan da, esan bezala eta beharbada, abestiaren bapatekotasunari esker.
bihar gehiago!