eta giro aparta, beti bezala, estudioan izan duguna. gaur hobea, josemak azkenean bitter kas-a edateko aukera izan duelako, zubiate hornitzaile bikaina da.
baterien grabaketari ekin baino lehen elkarrizketa interesgarrietan murgilduta ibili gara, musika alde batera utzita mundua konpontzeko saiakerak egin ditugu. ostean, ibanek geratzen zitzaion abestia grabatu, eta beste bi errepasatu ditu, euretako batetan, abestian bertan aldaketa pare bat egin ditugu. denboratxo bat egon gara buelta batzuk ematen, baina azkenean emaitza hobea lortu dugu.bateriak bukatuta eta atzo eginiko arbel edo panel informatiboan eginda dagoena ezabatu ostean, baxuaren txanda iritsi da.
soinu froga batzuk egin, "ezagutza" buelta pare bat eta baxuaren grabaketarekin hasi gara.
baterien gainetik baxua grabatzerakoan abestiek gorputz gehiago hartzen dutela jakina da.
nolabait izango duten forma sumatzen hasi gara, eta egia esan sentsazioa oso ona da, zirrara berezia sortzen du.
denborak ez digu askorako eman, eta pare bat kantu grabatzearekin konformatu gara. gaurkoa trantsizioa eguna izan da. biharko egunean grabaketarik ez da egongo eta ostegunean jarraituko dugu oinarriaren bigarren zatiarekin.

Anger - Album Negro!? lol
ReplyDeleteAnimo mutillek...paraje ear hoyetan seguru emaitzeke mundialak diela...izarraitz azpi hontan hoyek entzuteko gouekin...eutsi goyei...AYO
ReplyDelete