2009/10/04

2009-X-4

gaur hasi da anger-en diska berriaren grabaketa. goizean azken orduko horniketa arazoak izan ditugu, eta hainbat dei egin ostean (mila esker beñat, joanes, mitx, ibai, eta urkiari) bateriaren material guztia prest izan dugu.







15.10 arrasatetik atera eta 16.00ak aldera oiartzunera iritsi gara, guztia prestatzeko. mendian, errepidean gora metro batzuk egin ostean, leku pribilegiatura heldu gara.
baserri dotorea eta ingurua are dotoreagoa. aurretik ere bertan abestiren bat grabatu izan dugu,
gustora egoteko moduko lekua dudarik gabe. barbakoa eta guzti prestatzen ari dira bertan...



josema zain daukagu. langilea da oso, eta dagoeneko badabil gauzak prestatzen gora eta behera.
ganbara aldean bateria montatzeari ekin diogu. partxe berriak ipini, txapa ugariren artean aukeratu, eta mikro guztiak jarri ostean, frogak egiteko prest.



aurretik baina, estudiorako jarleku beharra somatu dugu. baserriko lehenengo solairutik, besaulkia estudiora jeistea izan da proposamena, baserriko bizilagunak pozik besaulkiak leku asko okupatzen zuela eta. atetik baina, ezin atera. irtenbidea: balkoitik jeistea.
balkoitik botaz gero ez da asko apurtuko, ezta?


azkenean, altzaria 5 indartsu eta ranpa (I+D) bikain bati esker jeistea lortu dugu. norbaitek mudantza egiteko beharra baldin badauka, deitu gaitzala...

besaulkia estudioko atetik kostata sartu ostean, gure ipurdiak gustora kokatu dira mahaiaren parean.

beharrezko soinu frogak egin, bonboa madarikatu, eta honen soinua hobetu ostean, grabaketa frogari ekin dio ibanek. frogekin aurrera egin ahala, nahi gabe grabaketan murgildu gara, eta azkenean ibanek 3 abesti grabatu ditu. afal ordua iritsi da, eta hurrengo abestien grabaketa biharko utzi dugu, egun produktiboa benetan. esan bezala frogen eguna, grabaketa egunean bihurtu da. ez da hasiera txarra...

3 comments:

  1. Aupa tropa!

    Beñatoi galdetzen zemouz lehenengo eguna eta hemen daukazue kronika guztia jaja. Ondo, ondo! Animo grabaketan, ia goguekin nagol zuen soinu berriak entzuteko.

    ReplyDelete
  2. uee
    jaja laburpen ona baña sofan argazkixa falta zan! kaueen... ale pos egun bat gutxiau amaitzeko xD

    ReplyDelete
  3. Aupa Anger!!

    Ikusten dot jo ta sue zabiltzatela!!Hori da hori!!Aupa Momo!!Joe, gehixautan urtenbikozu juergan gauzak lehenenguan urten deizuen e??jaja!Ke krak!!

    Kuriosidade haundixa daukot zuen kolaxerako aukeratu dozuen doinuak ezauketako.Baita lekua bera be ezagutzeko!Zuen otorduak ez bezala itxura ona dauko behintzat!!Horreik janda ondo badoia asuntua, auskalo ze itxeko gai izango zinaten zereal integral eta alga batzuk jan eskero!!!jajaj!!E Beñato??jaja!!

    Bueno, falta jatzuen biderako energia onena bidali nahi dotzuet!Josema, eman kaña!!

    Besarkada bat!!

    Sorgintxolatz!

    ReplyDelete