2009/10/21

2009-X-20: Angel Cristo

gaurkoa egun polita izan da. izenburuak adierazten duen bezala "animalia hezleak" eduki ditugu grabaketan. oiartzunera heldu eta josema, herrizaingo sailak jarritako kontrol bikain horietako bategatik atzeratu egin denez, gizakiaren eta bere lagunik onenaren arteko adiskidetasuna eta jolasa (ez gara zoofiliaz ari). baserriko "beltz" txakurra ikaragarri gustora ibili da haritz hezitzailearekin jolasean (edo alderantziz izan da?), eta boleiboleko baloi bat ahoari nola lotu (arnasa galdu gabe) erakutsi digu, eskuak erabili gabe hainbat elementu nola garraiatu...
espektakulu bikaina biek eskaini digutena, "raluy" eta "holiday" zirkuak dardarka daude...

josema iritsi, eta gaurko sesioari ekin diogu. atzotik grabatu gabe geratu ziren abestiak bukatu, eta beste soinu eta kitarra batekin "bikoizketari" ekin dio beñatok.
kantuek, logikoa den bezala, gorputz gehiago hartzen dute kitarren presentizarekin. oinarri erritmikoaren biluztasuna jantzi, eta kolore gehiago hartzen doaz. gustora gabiltza, gutxinaka abestien nortasuna argituz doa, eta beñato eguneko bigarren "domatzaile" bezala agertu zaigu.
beste kitarrarekin askoz gustorago jotzen ari da, indar eta dinamika gehiagorekin ("sg" zalea ote?).
maiz makinen zehaztasun eza edo okerreko funtzionamenduaren kalteak jasaten ditugu. gure kasuan "helmet" abestiaren baxua desagertu dela konturatu gara, kitarren grabaketari ekin diogunean. beraz, bihar edo etzi ekainek berriz ere sokak astindu beharko ditu.

gaurkoan ere naizroxatarren bisita izan dugu, iban, eneko eta xoane. merienda ere ekarri digute (mila esker). gaur egun naizroxa "oporretan" dago, abesti berrientzako ideiak lantzen, astiro baina beraien soinuaren tamainako pausuak emanez. oraindik goiz den arren, irrikitan gaude lanketa guzti horren emaitza entzuteko.

biharko laupabost abestiren kitarrak eta soinu ezberdina, efektuak eta abar izango dituzten kitarra zatien grabaketa geratzen zaigu. aurretik baina, gaurko gai filosofikoaren muina argitu nahiko genuke. musikari dagokionez, zein da mende "berri" honen soinua?zein taldek dauka 2000 delakoaren soinua?

(gaur ere argazkiek kale)

2 comments:

  1. Hau zer da, prosa ala disko baten grabaketaren laburpena A.B jauna?
    Ikusten dotenez buru belarri zabiltzie disko honen xehetasun guztiak zainduz eta diska gogoangarri bat landuz!! Egurra iebiak!! Beñatok punteo skin bat be sartu biko dau ala?? Eta baxulariaren eskalak ere ez die urrin xamar ibiliko, jaja!!
    Gustora irakurri dot zuen berri Txekiar Errepublikako hiriburutik, Karlos zubiaren iparraldetik zehazki!!

    Ondo ibili ta lasterarte!

    Atxi.

    ReplyDelete
  2. aupa jebi!

    ze moduz zabitz txekia aldian?baterixa monuakin ia?grabaketa ondo doia, atzo gabian bukatu giñuen arlo instrumental dana. gustora gabitz, josemakin gainera egurra.
    gu be zuen rock sinfoniko diskua entzuteko irrikitan.
    zainddu eta laster arte!

    ReplyDelete